Aitabitxi izate berria
Iazko maiatzean abiarazitako Funts Solidarioak izan zituen zuen erantzunei esker, gogobetetze eta poztasunez iragarri dezakegu aurtengo ikasturtean ikastetxeko ikasle bat babesean hartu dugula. Laguntza honekin, haren familiak dituen zailtasun ekonomikoen ondorioz bere burua hezteari eta ikaskideeekin jolasak eta irribarreak partekatzeari uztea ekiditen dugu.
Lagundu duzuen guztioi, eskerrik beroenak. Eta oraindik egin ez duzuenoi, bihotzez animatzen zaituztegu egin dezazuen.
Batxilergoko 2. mailako orientazio- jardunaldia
COVID-19ak eragindako murrizketen ondoren, aurtengo ikasturtean batxilergoko 2. mailako ikasleei zuzendutako unibertsitate-orientaziorako jardunaldian berriz ere lagundu ahal izan dugu.
Jardunaldi honetan, goi-mailako ikasketak egiten ari diren ikasle ohiak batxilergoko 2. mailako ikasleekin biltzen dira, haien esperientziari buruz hitz egiteko eta dituzten zalantzei erantzuteko.
Elkarteak bere helburuak, filosofia eta jarduerak aurkeztu zizkien ikasleei, elkarteko kide izatera animatuz.
Jardunaldia amaitzean, lunch txiki bat antolatu genuen ikasle eta hezitzaile ohientzat, haien laguntza eskertzeko. Esker oneko hitzak ere izan genituen ikastetxearentzat, aurten ere jardunaldi honetan parte hartzeko aukera emn izanagatik.
69-ko promozioak bisitatu gaitu
Osasun-murrizketek eragindako urtebeteko atzerapenarekin, azkenean 69-70 ikasturteko promozioko kideak hartu ahal izan genituen.
Bisita P. Zabala ikasle ohiak emandako eukaristia batekin hasi zen, hildako ikaskideak gogoratu zituen honek.
Eukaristia amaitzean, Ekitaldi Aretoan bildu ginen. Bertan, Elkarteko lehendakariak ongietorria eman zien eta berriz elkartu izanaz gozatzera animatu zituen. Jarraian, ikastetxearen historia azaltzen zuen bideo bat jarri zen, bideoan ikasle garaiko irudi eta argazkiak ageri ziren ere eta oroitzapen eta komentario kontaezinak eragin zituen.
Bisita amaitzeko, lunch bat egin genuen eta haien bizitzen inguruan hitz egiten jarraitu zuten, hamaika pasadizo gogoratuz.


