Joan den urriaren 28an, 1973ko promozioaren bisita jaso genuen, ikastetxetik irten zireneko 50 urteak ospatzeko.
Ohikoa dan lez, Aita Etxaniz SJk emandako eukaristiarekin hasi zen bisitaldia, hildako kideak gogora ekarriz.
Amaitutakoan, Elkartearen bulegoak bisitatu zituzten, eta katalogo eta orla zaharrak errepasatu eta horietaz gozatzeko aukera izan zuten. Handik, areto nagusira jozuten, eta bertan Elkartearen helburuak eta jarduerak azaldu eta ikastetxearen historiari buruzko bideo bat proiektatu genien.
Ondoren, Patxi Escudero ikasle ohiak hartu zuen hitza, elkarrekin bildutako haien eskola-garaiko argazkiak proiektatu eta komentatzeko.
Bisita luntxa batekin amaitu zen, eta,denbora horretan, hamaika pasadizo gogoratzen jarraitu zuten.