Abuztuaren 15ean, Nikaraguako gobernuak, Jesuiten eta herrialdeko unibertsitaterik ospetsuenetakoa den Erdialdeko Amerikako Unibertsitatearen (UCA) instalazioak okupatzeko agindua eman zuen, bai eta ondasun higiezinak eta banku-kontuak konfiskatzeko ere.

Ekintza honen ondoren, Jesusen Lagundia desegin da Nikaraguan, bere ondare guztia desjabetuz eta konpainiak mantentzen zituen Fe eta Alegria zentroak eta bi ikastetxeak ixtera behartuz.

Zapalketa horrek behartsuenen heziketari eragiten dio, eta Aita Santuaren hitzetan “diktadura zakarraren” errepresalia besterik ez du islatzen, Nikaraguako herriaren bizitza, egia eta askatasuna defendatu izanagatik. 2018tik Nikaraguan giza eskubideen alde lan egiten duten beste hainbat erakunderi egindako antzeko ekintzekin batera.

Txoko xume honetatik, ikasleei eta haien familiei, Nikaraguako jesuiten komunitateari, gure babesaren testigantza eman nahi diegu, baita haien ausardiagatik, entregagatik eta testigantzagatik gure esker ona ere.